Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Forster, Edward Morgan

Ingeles eleberrigilea (Londres, 1879 - Midlands, 1970). Cambridgen ikasketak egin ondoren, urte betez Italian eta Grezian ibili zen, eta Where Angels Fear to Tread (1905, Aingeruak oina jartzeko beldur ziren lekua) eta A Room With a View (1908, Gela bat ikuspegi batekin) eleberriak idatzi zituen. 1912an India bisitatu zuen eta Egipto 1922an. A Passage to India (1924, Indiarako bidaia txartela) bere eleberri ezagunenean, hinduen eta britainiarren artean elkar ulertzeko dauden zailtasunak adierazi zituen.