Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fish, Olga

Hungariar margolari eta diseinatzailea (Budapest, 1901). Familia judu bateko alaba zen. Nazien jazarpenetik ihesi, Ekuadorrera joan zen eta bertan bizi da 1939. urteaz geroztik. Arte Ederretako Eskolako irakasle izan da Quiton. Ekuadorreko esku langintzak eta arte herrikoia ezagutzeko, sustatzeko eta mundura zabaltzeko ahaleginengatik da ezaguna. Bere pintura eta lanetan indigenen munduko irudiak erabiltzen ditu. Nazioartean onarpen handia izan du bere lanak, eta New Yorken NBEren egoitzako aretoetan Olga Fishen hainbat lan daude. 1962an Ekuadorreko Folklorearen Institutua sortu zuen beste batzuekin batera. 1985ean bere memoriak idatzi zituen, ingelesez eta gaztelaniaz: El Folclor que yo viví. Memorias de Olga Fish.