Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fischer, Johan Michael

Alemaniar arkitektoa eta dekoratzailea (Burglengenfeld, 1691 - Munich, 1766). Bavariako barrokoaren garaiko arkitekto nagusietako bat da, erlijio arkitekturan, batez ere. Cuvilliés-kin batera lan egin zuen Aufhauser-ko elizan (1736-1751) eta Munich-eko Sankt Michael de Berg elizan. Argizko guneak nabarmendu zituen, elizak garaiagoak eginez. Apainduria oparoa eman zien erretaulei, eta igeltsozko irudi mugikor, irregular eta hautsiak jarri zituen ingurune zuri zabaletan, era horretara Bavariako eta Suabiako apainketa barrokoaren gailurra erdietsiz. Ottobeuren (1737-1766) eta Diessen-go elizak egin zituen, besteren artean.