Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fischer-Dieskau, Dietrich

Alemaniar opera kantaria (Berlin, 1925). Baritonoa da. Berlinen egin zituen kantu ikasketak Hermann Weissenborn-ekin, eta lehen kontzertua Friburgon eman zuen 1947an; 1948an Berlingo operan abestu zuen. Alemaniako lied-ari eskaini dizkio ahalegin handienak, baina maisutasun berbera du musika barrokoan eta erromantikoan, Mozarten eta Wagnerren operetan, batez ere.