Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fisher, John, santua

Ingalaterrako elizgizon eta humanista (Beverly, 1469 - Londres, 1535). Erasmoren adiskidea zen. Cambridge-ko unibertsitateko kantziler eta Rochester-eko apezpiku (1504) izan zen. Ez zituen onartu nahi izan Henrike VIII.aren eta Ana Bolenaren ezkontza eta ezta erregeak Ingalaterrako Elizaren gainean hartu zuen jarrera ere; Thomas More baino lehentxoago hil zuten eta harekin batera santu egin 1955ean.  v  Jaieguna, ekainaren 22a.