Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fine Gael

(Eusk. «Herri gaelikoa») Irlandako errepublikako alderdi politikoa, Irlandako Batasunaren Alderdia ere deitua. Kontserbadorea da eta, hasieran, bertara bildu ziren Irlanda bitan banatzea onartu zuten eskuineko ordezkari irlandarrak. Irlandako bigarren alderdia da, Fianna Fáil-en ondoren.