Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Finck, Heinrich

Alemaniar musikaria (Bamberg, 1445 - Viena 1527). Poloniako eta Alemaniako zenbait printzeren gorteetako kapera-maisua izan zen, Joaquin des Près musikagile flandestarrarekin batera. XVI. mendeko polifonian musikari nagusietako bat da. Obra oparoa utzi zuen (meza, motete, magnificat, ereserki eta liederrak).