Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fini, Leonor

Frantses pintorea (Buenos Aires, 1908 - 1996). Haurtzaroa Italian pasatu ondoren, laster jarri zen Parisen bizitzen. Londresko 1936ko erakusketa surrealistan hartu zuen parte, baina ez zuen sekula mugimendu horretan parte hartu nahi izan. Lan aipagarriak ditu: Les Initiales (1937, Inizialak), Le Bout du monde (1949, Munduaren bukaera), Les Fileuses (1954, Iruleak), L’Eau endormie (1962, Ur lokartua), La Fête secrète (1964, Ezkutuko festa), La Peine capitale (1969, Heriotza zigorra). Pintore ez ezik, ilustratzaile, antzerkiko dekoratzaile eta balleteko jostun ere izan zen.