Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

finiarrak, herri

K.a. I. eta K.o. I. mendeen bitartean (mende batzuk lehenago aditu batzuen ustetan), Baltikoko ekialdeko kostaldean, Karelian eta Finlandian finkatu ziren herriak, hizkuntzaz fino-ugriarrak. Finlandiarrak edo suomiarrak, estoniarrak eta kareliarrak (Errusiako errepublika barnean) dira herri haien egungo ondorengoak. Egun oso gutxi dira, ordea, livoniarrak eta votikoak. Historian zehar desagertu dira beste herri finiar batzuk. Gaur egungo Errusiaren erdialdean bizi ziren K.a. milagarren urte ingurua arte eta eslaviarrek bultzatu zituzten betiko egun dauden eremuetara. K.o. 800-1200. urteak arte beregain bizi izan ziren, baina kristautasunarekin batera germaniar eta eslaviar herrien nagusitasuna etorri zen. Estonia Danimarkaren, Zaldun Teutonen, Suediaren eta Errusiaren mendean egon da, eta Suediaren eta Errusiaren agintepean Finlandia. Karelia Errusiako errepublika autonomoa da gaur egun.