Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Figuera Aymerich, Angela

Bizkaitar olerkaria (Bilbo, 1902 - Madril, 1984). Irakasle jardun zuen Filosofia eta Letretako ikasketak egin ondoren. Haren lehen poema liburua Mujer de barro izan zen (1948) eta urte berean Antonio Machadoren omenez eginiko Soria Pura plazaratu zuen. Langile giroko emakumeei kantatzen die bere liburuetan Figuerak, gizartearekiko konpromisoaren bidetik. Obra nagusiak: Vencida por el Angel (1950), Mujeres de mercado, Rebelión, Canto a la madre de familia, Belleza cruel (1958), Primera antología (1961), Toco la tierra (1962) eta Antología total (1973). Gabriel Aresti euskal poetaren laguna izan zen, eta hark euskarara itzuli zizkion poema batzuk.