Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Figueiredo, João Baptista da Oliveira

Brasildar politikari eta militarra (Rio de Janeiro, 1918). 1964ko mugimendu militarrean parte hartu zuen. 1979tik aurrera gobernuko lehendakaria izan zen 1985 arte, eta irekitasun politikoa bultzatu zuen erregimen militarraren aurka agertutakoei amnistia emanez. Gobernuan zegoelarik, alderdien politika antolatu zen berriro herrialdean. Estatuen gobernuetarako hauteskundeetan (1982) oposizioak postu garrantzitsuak lortu zituen, eta Parlamentuan ere presentzia handiagoa izan zuen. Konstituzioa erreforma zezan eta Errepublikako lehendakaritzarako zuzeneko hauteskundeak egin zitzan presio handia jaso zuen arren, gobernuak zeharkako hauteskunde sistemari eutsi zion. Arlo ekonomikoan, Brasilek aurre egin behar izan zion Latinoamerika osoari eragin zion atzerakada ekonomikoari.