Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Figner, Vera Nikolaievna

Errusiar iraultzailea (Khristoforvka, Kazan, 1852 - Mosku, 1942). Borroka armatuari ekin zion 1879. urtean. Alexandro II.aren kontrako atentatuen antolakuntzan parte hartu zuen. 1884ean atxilotu eta hiltzera kondenatu zuten, baina bizi guztirako kartzela eman zioten azkenean. Schlüsselburgeko gotorlekuan gatibu eduki zuten 1884-1904 urteetan eta deportatu egin zuten 1904-1906 urteetan. Errusiara itzuli zen 1915ean eta borrokan jarraitu zuen Errusiako Alderdi Sozialista Iraultzailean.