Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fermigier, André

Frantses kazetari eta argitaratzailea (Paris, 1923 - Paris, 1988). Kazetari eta argitaratzaile gisa egin zuen lan, L’Observateur eta Le Monde argitalpenetan. Azken hori 1984an utzi zuen Louvreko piramidearen aurkako kanpainan laguntza eman nahi izan ez ziolako. Bere artikuluak lan hauetan daude bilduta: La Bataille de Paris (1991, Pariseko gudua) eta Chroniques d’humeur (1991, Umorezko kronikak).