Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fermin, santua

Iruñeko santu, predikari, martiri eta zaindaria, elezaharraren arabera erromatarren Pompaelako Firmo eta Eugenia pertsonaia ospetsuen semea. Iruñean jaio zen eta Dioklezianoren esetsaldian hil zuten martiri baten modura (K.o. II. mendea). Elezaharrak dioenez, 18 urte zituela hasi zen predikari Tolosan. Amiens-era joan zen eta hango lehen apezpiku egin zuten. Jai eguna irailaren 25ean bada ere, Iruñean uztailaren 7an ospatzen da, santuaren erlikiak 1717. urteko egun horretan eraman baitziren hirira.