Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fermi, Enrico

Italiar fisikaria (Roma, 1901 - Chicago, 1954). Kimika kuantikoa eta atomoaren egituraren aldaketak aztertu zituen bereziki. Neutrinoa aurkitu eta elementu erradioaktiboak neutroien bidez bonbardatzen lehena izan zen. 1939an AEBetara joan zen eta han Columbiako unibertsitatean fisika irakasle izan zen. 1942an lehenbiziko fisio kontrolatua lortzeko lanen zuzendari izan zen; Los Alamosen bonba atomikoa egiten lagundu zuen. 1946an Chicagora itzuli eta fisika nuklearreko ikerketak egiten jarraitu zuen. 1938an Fisika Nobel saria eman zioten.