Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fang

iz. Bantu hizkuntza hitz egiten duen eta Kamerunen, Ekuatoreko Ginean eta Gabonen bizi den herria eta herri horretako kidea. 2.600.000 fang inguru dira gaur egun. Nekazariak dira; beste gauza askoren artean banana eta artoa lantzen dute. Buruzagi batek eta ahaide zaharrenek osatutako batzorde batek gobernatzen du fang herria. Poligamia onartzen dute. Arte oparoa izan zuten kolonizazioa arte. Zurezko estatuak dira herri horren artearen adierazpen nagusia, eta maskarak bikain egiten dituzte.  v  Fang hizkuntzak. Fang herria mintzatzen denaren familia bereko hizkuntzak. Bada euskara-fang hiztegi bat, Lorenzo Bacalek egina: Vocabulario Castellano Fang Euskera (Donostia, 1987).