Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fang, Lizhi

Txinatar astrofisikaria (Hangzhou, 1936). Txinako erreaktore nuklearren lehen ikerkuntzak egin zituen. 1970eko hamarkadan Zientzia eta Teknologiako Unibertsitateko astrofisika departamenduko zuzendari eta irakasle izan zen. 1980ko hamarkadan erreformaren eta giza eskubideen alde egin zuen. 1987an kanporatu egin zuten liberalizazio burgesaren kontrako kanpaina batean. Preso politikoentzat amnistia eman ondoren, bazkari ofizial batetik kanporatu zuten (Pekin, 1989). Ikasleen manifestazioak eragiteagatik salatu zuten, eta traizioz akusatua. Bere emazte Li Shuxianekin Estatu Batuen enbaxadan babestu zen.