Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fanfani, Amintore

Italiar politikaria (Pieve Santo Stefano, Arezzo, 1908). Alderdi demokrata-kristauko idazkaria izan zen 1954-1959. urteetan eta Lehen Ministro izan zen birritan (1958-59 eta 1960-63), bere alderdia hauteskundeetan nagusitu ondoren. Aldo Morok Atzerri ministro izendatu zuen (1965-68). Senatuko lehendakari zela kargua utzi zuen alderdi demokrata-kristauko idazkaritza berriro hartzeko. 1976an berriro izendatu zuten Senatuko lehendakari, 1982an Lehen Ministro, eta 1987an Barne Arazoetako ministro.