Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fadeiev

edo Fadeev, Alexandr Alexandrovitx. Errusiar idazlea (Kimry, Tverko lurraldea, 1901 - Mosku, 1956). Alderdi komunistako kide egin zen 1918. urtean eta Koltxak almirantearen kontra borrokatu zuen Errusiako Gerra Zibilean. Errealismo sozialistaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen eta literatura sobietarrean hoberenen artean dauden bi eleberri idatzi zituen: Razgrom (1927, Porrota), eta Poslednij iz Udege (1945, Azken Udegea). Idazle Sobietarren Elkarteko idazkaria (1939) eta lehendakaria (1953) izan zen. Zdanovekin batera, alderdi komunistaren zuzentasun ideologikoaren alde borrokatu zen, baina kargua utzi behar izan zuen, Sholojov-en kritika gogorren ondorioz (1955). Bere buruaz beste egin zuen 1956. urtean.