Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabrizi, Aldo

Italiar aktorea (Erroma, 1905 - Erroma, 1990). 1930eko hamarkadan askotariko antzerki ikuskizunetako aktore gisa ezaguna izan zen, eta zineman 1942an hasi zen, berak idatzi eta interpretatutako film batekin: Avanti c'è posto. Italiar zinema zuzendari nagusiekin lan egin zuen, hala nola Lattuada, Fellini eta Rossellinirekin. Zuzendari gisa 1949an lan egin zuen lehen aldiz, Emigratuak filmean. Filmetan bere egoeraren kontra oldartzen den kaleko gizon arrunt zapalduaren rola hartu ohi zuen. Film hauetan lan egin zuen: Bizi zaitez, ahal baduzu (1943), Roma, cità aperta (1945), Maisua (1958), Guardiak eta lapurrak (1951), Erromako guardiak (1956), C'eramo tanto amato (1974).