Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fagoaga Larratxe, Isidoro

Nafar opera abeslaria eta idazlea (Bera, 1893 - Donostia, 1976). Tenor bikaina izan zen, bere izen handia mundu osora zabaldu zen eta Wagnerren operetako abeslari nagusia izan zen. 1936. urteaz geroztik idazteari ekin zion eta Gernika nahiz Eusko Jakintza aldizkariak bultzatu zituen Buenos Airesen. Gaztelaniaz idatzi zuen eta euskal gaiak jorratu zituen nagusiki. Obra nagusiak: Pedro Garat, el Orfeo de Francia (1948), Domingo Garat, el defensor del Biltzar (1951), Los poetas y el País Vasco (1969) eta El teatro por dentro (1971).