Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fabrizi d’Acquapendente

(Girolamo Fabrizi benetako izenez) Anatomiako italiar ikertzailea (Acquapendente, 1537 - Padua, 1619). Falopiorekin ikasketak egin eta Paduan irakasle izan zen. Zainen balbulak ikertu zituen, eta William Harvey bere ikasleari bide eman zion odolaren zirkulazioa argitzeko.