Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eztul

iz. Hats beherapen hertsatu eta zaratatsua; halako hats beherapenen segida etengabea. || Eztul(-)belar. Belar landare lore-horia, egosirik eztularen aurkako sendagai gisa erabiltzen dena (Tussilago farfara). || Eztul egin. Norbaitek eztul egin du.  v  Arnasbideak garbitzeko defentsa bidea da eztula; arnas bideetako haizea eta organismoarentzat kaltegarriak diren gaiak (mukia neurriz goiti biltzen denean, etab.) kanporatzen dira eztularen bidez. Eztul egin aurretik, aho hariak elkartu egiten dira eta glotisa estutu; horren ondorioz, haize kopuru handia gelditzen da biriketan. Haize kopuru handi hori kanporatzeko, arnas giharrak uzkurtu egiten dira, diafragmak gora egiten du, eta glotisa itxita dagoenez, biriketako haizearen presioa handitu egiten da. Glotisa irekitzen denean bat-batean ateratzen da haizea kanpora. Bi motako eztula bereizten da; eztul hezea eta eztul lehorra. Lehenengoan, haizearekin batera karkaxak botatzen dira. Bigarrenarekin aldiz, ez da haizea besterik kanporatzen. Eztul lehorra kaltegarria izan daiteke eta eztul hezea, berriz, ona da birikak garbitzen dituelako.