Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euko kondea

(Louis Philippe Marie Ferdinand Gaston d’Orleans). Brasilgo Elisabet printzesaren senarra (Neuilly, 1842 - 1922). 1854ean ezkondu zen Elisabetekin eta brasildarren buruzagi izan zen Paraguairen kontrako gerran (1869-70). Eragin handia izan zuen Brasilgo politikan inperioa erori arte (1889).