Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eugenia de Montijo. (Eugenia María de Montijo de Guzmán,

Tebako kondesa). Frantziako enperadorea (Montijo, Granada, 1826 - Madril, 1920). Napoleon III.aren emaztea izan zen (1853) eta seme bat eman zion hari (1856). Eragin handia izan zuen Bigarren Inperioko politikan. Katoliko hertsia izaki, alderdi ultramontanoaren alde jokatu zuen eta Alemaniari gerra aldarrikatzeko orduan eragin nabarmena izan zuen bere senarrarengan (1870). Sedango errenditzearen ondoren (1870ko irailaren 4a), Frantzia utzi eta Ingalaterrara joan zen Napoleon III.arekin elkartzera. Harentzako egina izan zen Arteagako (Bizkaia) gaztelua, baina Eugenia ez zen inoiz joan.