Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

euforbiazeo

izond. Bot. Euforbialen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Belarrak, zuhaixkak eta zuhaitzak dira. Hosto sinpleak dituzte, estipulekin; euforbiazeo batzuen hostoak guruin bihurtuta azaltzen dira. Loreak sexu bakarrekoak dira. Fruitua hiru partetan bereizita dute. Landare euforbiazeo askok latexa dute. Tropiko inguruetan eta toki epeletan bizi dira gehienak, baina badira munduko beste lurralde batzuetan hazten diren motak ere.