Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxeberria, Carlos

Nafar musikagilea (Garaioa, 1961). Tafalla, Iruñea eta Donostiako Kontserbatorioetan egin zituen musika ikasketak, Luis de Pablo, Agustín González eta Iñaki Salvador bezalako irakasleekin. Amalur Orkestraren zuzendari lanetan ibilia da, eta 1992tik 1997ra Pablo Sarasate Gazte Orkestra ere zuzendu du. Gaur egun irakasle da Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan.