Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxebarria Rotaetxe, Federico

Bizkaitar industriagizona. Echevarría, S.A. enpresa garrantzitsuaren sortzailea izan zen 1878. urtean. Aldi berean Echevarría y Picavea mea erakundeko kidea, Santa Agueda burdinari enpresako jabea, La Iberia, Eléctrica Hispánica eta Sociedad Alhemeyer enpresetako administrazio-kontseiluetako lehendakaria eta Bancobao eta La Robla burdinbideko aholkularia izan zen. 1899an Bizkaiko diputatu liberala, eta 1916. urtean senatore hautatu zuten.