Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxebarria Lejarraga, Jose Mari

Bizkaitar euskaralari eta ikertzailea (Zornotza, 1942). Teologian lizentziatu zen Erroman 1968an, eta filologia erromanikoan Deustuko Unibertsitatean, 1975ean. Etniker Bizkaia-ko kidea da 1973tik, eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoan parte hartu du. Euskaltzaindiko dialektologia batzordeko kidea da 1981. urteaz gero, eta batzordeko idazkaria 1983tik aurrera. Urte horretan berean Euskal Herriko Atlas Lingusitikoa bere ardurapean hartu zuen taldean sartu zen. 1979-1980 ikasturteaz gero eskolak eman ditu Deustuko Unibertsitatean. Ahozko euskara eta euskalkiak izan dira Etxebarriaren ikerketen gai nagusiak. 1987an Hizkuntza eta Literatura saileko idazkaria izan zen Eusko Ikaskuntzan. 1992tik 1995ra sail horretako lehendakari ere izan zen.