Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxebarria Martin, Juan Angel

edo Jon Gotzon. («Dirauket» deitua) Bizkaitar idazlea eta itzultzailea (Santurtzi, 1934 - Santurtzi, 1996). Arteagako eta Gasteizko seminarioetan egin zituen apaiz ikasketak, apaiz ez bada ere. Euskal aldizkarietan eman ditu argitara bere lanik gehienak eta euskaltzain urgazlea da. Hona idazlan eta itzulpen nagusiak: Gurutz bidea (1966), Maitale galdua (1966), Euskal iztegi laburra (1966), Charles Perrault´en ipuinak (1965), Phedro´ren alegiak (1965), Bakarantuak (1966, Lope de Vegaren Soliloquios divinos obraren itzulpena), Esopo´ren alegiak eta Catalunya´ko olerkariak (Verdaguer, Costa y Llobera eta Maragall).