Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Escoiquiz, Juan de

Espainiar elizgizona (Ocaña, 1747 - Ronda, 1820). Aita Bermeokoa zuen. Fernando VII.aren irakaslea izan zen erregea oso gazte zenetik; eragin handia izan zuen harengan eta Espainiako politikan. Fernando printzea aitaren eta Godoyren aurka jartzea lortu zuen Escoiquizek. Espainiako gobernua Frantziari lotzeko ahaleginak egin zituen, Fernando VII.a errege hautatu ondoren. 1814. urtean, erregea askatzeko negoziazioetan parte hartu zuen, eta ondoren gobernuan egon zen. Baina, erregearen uste ona galdu eta Granadako Rondan hil zen, erbesteraturik.