Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Escosura, Patricio de la

Espainiar politikaria eta idazlea (Oviedo, 1807 - Madril, 1878). Numantinos elkarte sekretuko kide izan zen Esproncedarekin batera eta Parisa ihes egin behar izan zuen 1824. urtean konspirazio batean parte hartzeagatik. Espainiara itzulitakoan Artilleria Akademian sartu zen eta politikari ekin zion; bi aldiz iritsi zen Gobernazio Ministroa izatera. Poesia, eleberri historikoa eta antzerki lanak idatzi zituen, erromantizismoaren arauei jarraiki.