Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eriksson, Erik

Psikoanalista alemaniarra, Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuena (Frankfurt, 1902 - Harwich, 1994). Aipagarriak ditu haurren garapenari eta identitate krisiari buruzko lanak. 1920ko hamarraldiaren amaieran eskolako irakasle zen, harik eta Anna Freud psikoanalista austriarra ezagutu zuen arte. Haren laguntzarekin Vienako Psikoanalisia Institutuan ikasi zuen, eta haurren psikoanalisian espezializatu zen. 1933an Estatu Batuetara joan zen, eta haurraren garapenean kulturak eta gizarteak duen eraginaz ikerketak egiten hasi zen han. Erikssonen lehenengo lana, Haurtzaroa eta gizartea (1950), klasiko bat izan zen alor horretan. Erikssonen beste lan batzuk: Lutero gaztea (1958), Identitatea, gaztaroa eta krisia (1968) eta Historia pertsonala eta zirkunstantzia historikoa (1975).