Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erik XIIIa Pomeraniakoa

Norvegia (1389-1442), Danimarka eta Suediako (1396-1439) erregea (1382 - Rügenwalde, 1459). 1397an, Eskandinaviako hiru erresumetako errege izendatu zuten Kalmarko hirian. Hansako hirien eta Holsteingo konderriaren aurkako gerran saiatu zen alferrik, eta bere mendekoek erregetza kendu zioten azkenean, haren ankerkeriak ezin eramanik. 1434-1435 urteetan Engelbrekt Egelbrektsson Suediako zaldunaren matxinadari aurre egin behar izan zion.