Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eriniak

(Gr. Erinyes). Mit. Antzinako grekoen artean, infernuko mendekuaren jainkosak, erromatarren artean Furiae deituak. Erinia hitzak bortxaz hildakoaren mamua, hiltzaileari jarraitzen zaiona, adierazten du. Eskilok Eumenideak («Onuragarriak») deitu zien, izen beldurgarri hura baztertuz. Hesiodok Lurraren eta Kronosek iraindu zuen Uranoren odol tanten alabatzat jo bazituen ere, Lurraren edo Gauaren alabatzat hartu ohi dira. Dontzeila hegodun gisa irudikatzen dira, suge kiribilduz osaturiko ilea eta itxura izugarria dutela. Greziako idazleek hiru erinia aipatzen dituzte: Alekto, Tisifone eta Megera. Familian edo leinu barruan, odola isurtzea zigortzen zuten batez ere.