Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henrike VIIa Ingalaterrakoa

Ingalaterrako erregea 1485-1509 bitarteko urteetan (Pembroke, 1457 - Richmond, 1509). Edmond Tudorren eta Margarita Beaufortkoaren semea; Lancastertarren azkenekoa izan zen. Eduardo IV.ak Frantziara erbesteratzera behartu zuen. Rikardo III.aren aurka altxatu zen eta menderatu egin zuen (Bosworthko gudua, 1485); Bi Arrosen Gerraren amaiera izan zen hura. Elisabet Yorkekoarekin ezkonduta, Tudorko dinastia sortu zuen. Irlandarren aurka borrokatu eta nagusitu zen, eta Eskoziako Jakue IV.arekin ezkondu zuen alaba. Era horretan Ingalaterra Britainiar uharteetan nagusi izatea lortu zuen.