Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henrike Va Germaniakoa

Germaniako enperadorea 1106 - 1125 bitarteko urteetan (1081 - Utrecht, 1125). Henrike IV.a aitaren aurka altxatu zen, Paskual II.a Aita Santuak lagunduta (1104-1105). Ondoren Paskual II.aren kontra jarri zen eta Silbestre IV.a antipapa izendatu zuen (1105). Paskual II.a preso hartu zuen 1111. urtean. Saxoniako printzeek menderatu zuten 1115. urtean eta Erromara jo zuen bi urte geroago. Jelasio II.a Aita Santua agintetik kendu eta Gregorio VIII.a antipapa izendatu zuen (1118). Halaz ere, Kalixto II.a Aita Santuarekin bakea izenpetu zuen eta horrela bukatu zen Inbestiduretako gerra (Wormsko konkordatua, 1122). Lotario III.a izan zuen ondorengo.