Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Enrique y Tarancón, Vicente

Espainiar kardinala (Burriana, Castelló, 1907 - Vila Real, 1994). Ikasketak Tortosan eta Valentziako Eliz Unibertsitate egin zituen. 1929an egin zen apaiz eta 1931n Madrila joan zen. Acción Católica-ko propagandaren betekizuna zuen apaiz taldeko kide egin zen. 1945ean Solsonako apezpiku izendatu zuten; 1964an Oviedoko apezpiku egoitzara joan zen; 1969an Toledoko artzapezpiku izendatu zuten eta urte horretan bertan, Paulo VI.a aita santuak kardinal izendatu zuen. 1971n administratzaile apostoliko kargua eman zioten, eta ondoren Madril-Alcaláko apezpiku kargua. Espainiako Apezpiku Biltzarreko lehendakari izan zen 1981. urtea arte. Kargu horretan zela, elizaren independentziaren alde agertu zen estatuaren aginpidearekiko. Garrantzizko lana egin zuen frankismotik demokraziarako trantsizio aldian. Horrez gainera, lan handia egin zuen irakaskuntzan, eta horren erakusle dira egin zituen idatziak: La renovación total en la vida cristiana (1954), Los seglares en la Iglesia (1958), Sucesores de los apóstoles (1960), La parroquia, hoy (1961), La Iglesia en el mundo de hoy (1965), El sacerdocio a la luz del concilio Vaticano II (1966), La crisis de fe en el mundo actual (1968) eta Liturgia y lengua del pueblo (1970). Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako kide izan zen 1969. urteaz geroztik.