Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henrike IV.a. Ingalaterrakoa

Ingalaterrako erregea, 1399-1413 bitarteko urteetan (Bolingbroke, Lincolnshire, 1367 - Westminster, 1413). Lancasterko dinastiako lehen erregea. Jaun feudalen buruzagia zen eta Rikardo II.a erregetzatik eraitsi eta erbesterako bidean ipini zuen. Galesen, eskoziarren eta handikien aurka borrokatu zen eta Akitaniaz jabetu nahian zebiltzan frantsesei ere aurre egin behar izan zien. Henrike V.aren aita zen. Shakespeare idazleak drama bat idatzi zuen errege horren inguruan (Henry IV, 1597).