Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elhuyar, Juan

Lapurdiko kirurgialaria (Hazparne, 1725 - Baiona, 1784). Juan Joséren eta Fausto Fermínen aita zen. Bilbon eta Logroñon egin zuen lana. Edari biziak destilatzeko, bestela, edateko oso egokiak ez ziren ardoak erabili zituen, eta negozio horretan jardun zuen. Euskal Herriaren Adiskideak elkarteko kide izan zen.