Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eliade

edo Heliade-Radulescu, Ion. Errumaniako idazlea eta politikaria (Tirgoviste, 1802 - Bukarest, 1872). Kazetaria eta idazlea zen. 1828an errumanieraren lehen gramatika idatzi zuen, eta idazkera zirilikoaren ordez latinoa ezartzearen alde agertu zen. 1848ko nazio matxinadan parte hartu zuen eta erbestera, Parisa, jo behar izan zuen ondoren. Errumaniara itzulita (1859), bertako Hizkuntza Akademiaren sorkuntzan hartu zuen parte (1866), baina bakar samar gelditu zen azken urteetan. Poemak eta saiakerak idatzi zituen; errumanieraren batasuna finkatu zuen lehen hizkuntzalaria izan zen, Grigori Asachi eta Mihail Kogalniceanurekin batera.