El Paso
Estatu Batuetako hiria, Texasko estatuaren mendebalean, Rio Grande ibaiaren ertzean. Mexikoko Ciudad Juarez hiriaren parez pare dago. 424.000 biztanle. Azoka eta finantza hiri garrantzitsua da (abere hazkuntza, kotoia, petrolio findegiak eta kobre meatzeak). Unibertsitatea. Estatu Batuetako muga hiri garrantzitsuenetako bat da.