Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ekwensi, Cyprian

Nigeriako idazlea (Minna, 1921 - Enugu, 2007). Ingelesez idatzi zuen. Nigeriako giro hiritarra islatu zuen bere eleberrietan; ingelesa Lagosko pidgin-arekin nahastuta erabiltzen zuten. Eleberri ugari idatzi zituen estilo melodramatiko eta herritarrean. Obrak: People of the city (1954, Hiriko jendea), Jagua Nana (1956).