Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

El Busto

Nafarroako hego-ekialdeko udalerria (Lizarrako merindadea). Mugak: iparraldean Urantzia eta Santsol, ekialdean Urantzia eta Piedramillera, mendebalean Santsol eta Torres del Río, eta hegoaldean Elizagorria. Altuera 432 m. 7,20 km2. 102 biztanle ditu (elbustoarrak). Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da (garia, garagarra, mahastiak eta frantses porruak).  v  Historia. El Busto, Urantzia eta Torres del Rio herriekin batera, Nafarroatik bereizi eta Gaztelari lotu zitzaion 1463. urtean, baina handik gutxira Nafarroako Erreinuko lurralde bihurtu zen berriro eta Nafarroako Gorteetan aulkia eskuratu zuen.