El
Jainkoa, hizkuntza semitikoetan. Zeruko Jainkoa eta sortzailea, sortaldeko antzinako semiten artean. Ugarit antzinako hirian aurkitu diren poemetan azaltzen da, eta Baalen, Anaten eta beste jainkoen aita da. Biblian, Israelgo jainkoaren izenetako bat da. Juduen tradizioko izen askoren osagarria da (Betel, Samuel, etab.).