Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eklund, Arne Sigvard

Suediar fisikaria (Kiruna, 1911 - Viena, 2000). Upsalako unibertsitatean egin zituen ikasketak eta bertan lortu zuen doktoretza. Stockholmeko Errege Institutu Teknikoko fisika irakaslea eta Suediako Energia Atomikoko laborategiko zuzendaria izan zen. Erreaktore nuklearren teknikari eta fisika nuklearrari buruzko ikerketa ugari egin zituen. Studies in nuclear physics (Fisika nuklearrari buruzko ikerketak) lana eman zuen argitara.