Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duran i Ventosa, Lluis

Kataluniako politikari eta legegizona, Manuel Duran i Basen semea (Bartzelona, 1870 - Bartzelona, 1954). Abertzalea izan zen gaztetandik. Lliga Regionalistako lehen idazkaria izan zen 1901. urtean. Senataria izan zen 1919. eta 1923. urteetan, eta diputatua Kataluniako Legebiltzarrean 1932. urtean. Gerra Zibilaren garaian Parisa erbesteratu zen. La Renaixença eta La Veu de Catalunya aldizkarietan artikuluak idatzi zituen eta obra juridikoak eta politikoak eman zituen argitara.