Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duran i Sampere, Agustí

Kataluniako historialari eta arkeologoa (Cervera, 1887 - Bartzelona, 1975). Hainbat arkeologi indusketa zuzendu zituen Valtortan, Segarran eta Bartzelonan. Berari zor zaio Bartzelonako Hiriko Historia Museoa. Bereak dira Para la historia del arte en Barcelona (1960, Bartzelonako artearen historiarako) eta Barcelona y su historia (1972-1975, Bartzelona eta bere historia) obrak.