Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dupuytren, Guillaume

Frantses kirurgialaria (Pierre-Buffière, Limousin, 1777 - Paris, 1835). Luis XVIII.aren eta Karlos X.aren kirurgialaria izan zen. Ebakuntza zail ugari egiteaz gainera, bere izena daraman Parisko Medikuntza fakultateko Anatomia Patologikoaren museoa sortu zuen. v Dupuytrenen uzkurdura. Med. Esku ahurreko aponeurosiaren hantura kronikoa. Zenbaitetan fibrosia izaten du ondorio. Eskuko bi behatz angelu ahurrean geratzen dira bilduta higitu ezinik. Gizon helduengan agertzen da batez ere. Uzkurdura hau sendatzeko bide bakarra ebakuntzaren bidez ahurreko aponeurosia eta hori estaltzen duen larruazala kentzea da.