Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dupont, Gabriel

Frantses musikagilea (Caen, 1878 - Le Vésinet, 1914). Opera eta drama lirikoak egin zituen batez ere: La Glu (1908), La Farce du cuvier (1912) eta Antar (bera hil ondoren argitaratua, 1924). Gisa berean pianorako obrak ondu zituen: La Maison dans les dunes eta Les Heures dolentes.